lunes, 29 de octubre de 2007

Zer da multimedia?



Etimologiari so eginez (latinez multus, -i, ugari, medium, -a, medioak, hedabideak) hedabide ugari esan nahi du. Beraz, bi medio edo gehiago uztartzea izango litzake.

Irudia, testua, hipertestua, grafikoak, soinua ( ahotsa, musika, inguruneko zaratak ), animazioa edo bideoa batu ditzake multimedia sistemak.

  • Testua: Formatua kontuan izan gabe, mezua transmititzen duten karaktereak dira.
  • Audioa: Kasu honetan soinuan oinarritzen da transmisioa. Informazioa kontzeptuala izan daiteke edo prozedimentala. ( adibidez, zarata ezberdinak erabiltzailearen ekintzak azpimarratzeko, aurretik onartu zen protokoloarekin bat datozen ala ez datozen arabera...)
  • Irudi finkoa: Soinuaz aparte, hau da gizonak informazioa transmititzeko beti erabili izan duen modurik zaharrena. Multimedian, irudi finkoa erabiltzailearekiko komunikazio grafikorako gune batzuk osatzen dute, animaziorik gabeko marrazkiak edo argazkiak dauzkatenak.
  • Irudi mugikorra: Informazio transmititzeko bitarteko ahaltsuenetarikoa da. Mezuak begietara bidaltzean datza. Era arruntena, antzina, Lumière anaiek erabili zutena da: jarraian irudi finkoak bidaltzea, eta erretinak irudiak mantentzeko duen gaitasunari esker ( eta baita ere begientzako informazioa prozesatzen duen burmuineko aldeari, irudiak lotzen dituelako ) mugimenduaren itxura lortzen da.
  • Hipertestua: Loturak erabiliz informazio baliabideak konektatzea posible egiten duen sistema bat da.


Multimedia informatikoaren ezaugarri nagusienak integrazioa eta elkarrekintza dira: Integrazioa, hedabide edo medio bat baino gehiago integratzen dituelako eta elkarrekintza, erabiltzaileak ordenagailuarekin elkarreragiten duelako, aurkezten ari dena ulergarriagoa suertatzearren.


Helburua informazioa era erakargarri eta egoki batean eskaintzea da, interaktiboki erabiltzeko aukera ere eskaintzen du, erabiltzaileak parte hartu dezan.

Sarrera

Gaur egungo gizartean teknologia berriek geroz eta paper garrantzitsuagoa jokatzen dute. Hezkuntzari ere, zuzenki eragiten dio eta jada, pentsaezina da, teknologia berririk gabe heztea. Guk blog honetan jorratuko dugun gaiak, multimediak hain zuzen ere, izugarrizko garrantzia hartu du eskola gunean. Zer den, zertarako balio duen, nolako erabilpena ematen zaion... aztertuko dugu hemen.