jueves, 20 de diciembre de 2007

Multimediak gauzak hobeto ulertzen lagundu behar du"

Hau da Geoff McGhee The New York Times egunkariko ekoizpen multimedia arduradunak multimedien inguruan Bilbon emandako hitzaldian esandakoa. Hone hemen artikulua.

lunes, 19 de noviembre de 2007

GIC hirugarren sailkatu da

GIC Eskola Intranetak 3. saria jaso zuen Innova sarien bigarren ekitaldian, EXPODIDACTICA 2006 erakusketaren barruan

Expodidactica erakusketak Innova sarien 2. ekitaldirako deialdia egin zuen. Expodidacticak, berrikuntzari eskaintzen dion sari horren bitartez, hezkuntza komunitatearentzako den edozein produktu edo zerbitzuren alde didaktikoa, sormenezkoa edota berritzailea goraipatzen eta sustatzen du.
Sari horretara aurkezten diren produktu eta zerbitzuak epaimahai batek aztertzen ditu. Prestigio eta irizpide ezagutua duten hezkuntzako profesionalek osatutako epaimahaia da.
Pedagogia Interactiva SL konpainia, beraz, harro dago GIC programaren erabiltzaileekin partekatzeaz GIC 2.0 Eskola Intranetari egin zaion goraipatze hau. Izan ere, ez da goraipatze makala zerbitzu onenaren atalean hirugarren saria jaso izana, EXPODIDACTICA 2006 Hezkuntzarako Baliabideen Erakusketaren barruan.

Sartu Innova sarien web-orrira

Pedagogia Interaktiboa



Pedagogia Interactiva hezkuntza erakunde talde baten ezinegonetik sortutako enpresa bat da eta horien helburua informazioaren gizartea eta eskolako ikaskuntzaren inguruko ezaguera osatzea da.

Pedagogia Interactiva taldeak eskolako praktikan izandako esperientziak eskolen neurrira egindako aukerak aurkitzea ahalbidetzen du Soilik erakunde hauentzat pentsatutako produktuak eta zerbitzuak, eta horiek guztiek IKTak eskolako bizitzan txertatzea bermatzen dute.

Pedagogia Interactivak gizarteak hezkuntza maila hobetzeko eta etorkizunean bertan parte hartuko duten pertsonak prestatzeko eskura dituen tresnei onura ateratzea proposatzen du. Eguneratu gabeko tresnekin heztea ikasleak,existitzen ez den mundu baterako prestatzea baita.

Mundua etengabe ari da aldatzen eta eskola ezin da hortik kanpo geratu. Egun gizartearen egunerokotasunean nagusi diren tresnak erabiltzen irakasteak ikasleak helduen munduan erabat txertatzea bermatzen du.

GIC (GestiĆ³n Interactiva del Conocimiento) eskolan hezkuntza eta komunikazioa hobetzeko informazioaren teknologien ahalmenetan oinarritzen den produktua da.

GICek aukera paregabe bat proposatzen du helburu hori lortu ahal izateko, eta produktuari ikastetxean erabat txertatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzen dizkio.

Produktua: GIC eskolako tresna bat da, aurretiaz identifikatuta edozein ordenagailutik sar daiteke bertara Internet bidez eta irakasle, guraso eta ikasleen funtzioak hezkuntza komunitatean indartzeko sortu da.
Zerbitzuak: GICek laguntzazko zerbitzuak dakartza berarekin hezkuntza produktu eta zerbitzuak zuzen erabili ahal izateko eta ahalik eta hobekien ezartzeko, betiere eskola bakoitzaren behar eta aukeren arabera.

Sartu web gunean eta saltseatu, eskaintza interesgarri edo polita izan daiteke!

jueves, 15 de noviembre de 2007

Genmagic.net

www.genmagic.net ; hauxe duzue interneterako multimedia dinamikoen aplikaziorako ikerketa eta garapen ingurua. Atari honetan, hezkuntzan erabilgarri diren aplikazio ezberdin asko aurki daitezke jada prestaturik: hizkuntzak, matematikak, musika, fisika-kimika,animazio-multimedia...haur txikietatik hasi, gaztetxoekin jarraitu eta helduekin lan egiteko aukera eskaintzen duelarik. Horretaz gain, aplikazioa norberak prestatzeko aukera ere ematen die hezitzaile, guraso edo nahi duen orori. Oso web orrialde interesgarria benetan! Sartu, behatu, jolastu eta gozatu!

lunes, 12 de noviembre de 2007

Txikitxoentzat...



Hone hemen txikitxoentzat batuketa eta kenketa lantzeko sortutako multimedia programaren adibide bat. Hemen haurrak, ikus daiteken moduan, interaktibitatearen bidez, behatu, pentsatu erantzun zuzena bilatu eta bertan jartzen du zenbakia. Horrela, haurra ez dago paper zuri baten aurrean arkatz bat esku artean duela, irakaskuntza gauza dibertigarria dela ezin froga daiteken egoera horretan.

Multimedia hezkuntzan...

MULTIMEDIA HEZIGARRIA: sailkapena, funtzioak, abantailak eta desabantailak. Didaktika eta multimediari buruz jarduten duen web gune honetan aurkitutako dokumentu interesgarri bat duzue hauxe. Ikusi eta informatu!

Haurrak eta multimedia...

Bideo honetan ikus dezakegun bezala, haurrak txiki txikitatik hasten dira teknologia berriekin harremana hartzen. Bideo honetan zeazki ikus daiteke, haur txiki, handi eta heziketa premia berezikoek ordenagailua manipulatuz, multimedia programak erabiliz, irakaskuntzan garatzen direla. Eta gainera, oso gustora egiten duten jarduera dela, argi dago!