lunes, 19 de noviembre de 2007

Pedagogia Interaktiboa



Pedagogia Interactiva hezkuntza erakunde talde baten ezinegonetik sortutako enpresa bat da eta horien helburua informazioaren gizartea eta eskolako ikaskuntzaren inguruko ezaguera osatzea da.

Pedagogia Interactiva taldeak eskolako praktikan izandako esperientziak eskolen neurrira egindako aukerak aurkitzea ahalbidetzen du Soilik erakunde hauentzat pentsatutako produktuak eta zerbitzuak, eta horiek guztiek IKTak eskolako bizitzan txertatzea bermatzen dute.

Pedagogia Interactivak gizarteak hezkuntza maila hobetzeko eta etorkizunean bertan parte hartuko duten pertsonak prestatzeko eskura dituen tresnei onura ateratzea proposatzen du. Eguneratu gabeko tresnekin heztea ikasleak,existitzen ez den mundu baterako prestatzea baita.

Mundua etengabe ari da aldatzen eta eskola ezin da hortik kanpo geratu. Egun gizartearen egunerokotasunean nagusi diren tresnak erabiltzen irakasteak ikasleak helduen munduan erabat txertatzea bermatzen du.

GIC (Gestión Interactiva del Conocimiento) eskolan hezkuntza eta komunikazioa hobetzeko informazioaren teknologien ahalmenetan oinarritzen den produktua da.

GICek aukera paregabe bat proposatzen du helburu hori lortu ahal izateko, eta produktuari ikastetxean erabat txertatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzen dizkio.

Produktua: GIC eskolako tresna bat da, aurretiaz identifikatuta edozein ordenagailutik sar daiteke bertara Internet bidez eta irakasle, guraso eta ikasleen funtzioak hezkuntza komunitatean indartzeko sortu da.
Zerbitzuak: GICek laguntzazko zerbitzuak dakartza berarekin hezkuntza produktu eta zerbitzuak zuzen erabili ahal izateko eta ahalik eta hobekien ezartzeko, betiere eskola bakoitzaren behar eta aukeren arabera.

Sartu web gunean eta saltseatu, eskaintza interesgarri edo polita izan daiteke!

No hay comentarios: