lunes, 19 de noviembre de 2007

GIC hirugarren sailkatu da

GIC Eskola Intranetak 3. saria jaso zuen Innova sarien bigarren ekitaldian, EXPODIDACTICA 2006 erakusketaren barruan

Expodidactica erakusketak Innova sarien 2. ekitaldirako deialdia egin zuen. Expodidacticak, berrikuntzari eskaintzen dion sari horren bitartez, hezkuntza komunitatearentzako den edozein produktu edo zerbitzuren alde didaktikoa, sormenezkoa edota berritzailea goraipatzen eta sustatzen du.
Sari horretara aurkezten diren produktu eta zerbitzuak epaimahai batek aztertzen ditu. Prestigio eta irizpide ezagutua duten hezkuntzako profesionalek osatutako epaimahaia da.
Pedagogia Interactiva SL konpainia, beraz, harro dago GIC programaren erabiltzaileekin partekatzeaz GIC 2.0 Eskola Intranetari egin zaion goraipatze hau. Izan ere, ez da goraipatze makala zerbitzu onenaren atalean hirugarren saria jaso izana, EXPODIDACTICA 2006 Hezkuntzarako Baliabideen Erakusketaren barruan.

Sartu Innova sarien web-orrira

No hay comentarios: